Chernobilen Lagunak elkarteak Kiev probintziako Ivankiv-eko Doviria Gizarte eta Psikologia Zentruko “Komunitatearen Garapenerako Erakundearekin” elkarlanean antolatzen ditu harrera-planak.
Irabazi asmorik gabeko unitate hau UNESCOk sortu zuen 1994an, kutsatutako eremuan bizi ziren pertsonei laguntzeko asmoz, Chernobilgo zentral nuklearraren 50 km-ko perimetroa hartzen duelarik. Psikologoek eta gizarte langileek istripu nuklearraren hondamendian eragindako guztiekin lan egiten dute.
Azken 5 urteetan arreta berezia jarri dute, errusiarren erasoaren aurka beren herrialdea defendatu duten, Ukraina ekialdeko gerran dauden edo egon diren kideen familietan. Familia hauek eta gatazka gunetik iritsi ziren errefuxiatuak dira Ivankiv barrutiko “Komunitatearen Garapenerako Erakundeak” (Doviria Zentroa) eskaintzen dien laguntza psikologiko eta soziala gehien behar dutenak; izan ere, Chernobilgo hondamendiak kaltetutako familiek dituzten sintoma fisiko, psikologiko eta sozialez gain, gerran egotearen edo egon izanaren sintomak ere gehitzen zaizkie.
1998. urteaz geroztik, Doviria zentroa Chernobilgo haurren atsedenerako eta osasuna hobetzeko programak garatzen hasi da. Hala, gaur egun, adingabeak Espainiara, Britainia Handira, AEBetara, Irlandara eta Portugalera joaten dira euren osasuna hobetzeko asmoz.
2019ko azaroaren 30ean sortu zeneko 25 urteak ospatu dituzte.