Skip to content

HARTU HAUR BAT UDA HONETAN

Familiak behar ditugu

Gure lana

Chernobileko istripuaren ondorioz kaltetuak izan diren adingabeak gure etxeetara ekartzea, haien osasuna hobetzeko. Gure artean denboraldi bat igaro ahal izango dute, haien immunitate-sistemak, bizi duten erradiazio nuklearrarekiko etengabeko esposizioak eragindako ahulezia, indarra berreskuratu dezan. Era berean, istripu nuklearraz geroztik etsitako eremua denez, adingabeen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dugu.

Inf.

Nortzuk gara?

Chernobilen Lagunak irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta batez ere Gipuzkoako familia bolondresek osatzen dute. Familia horiek helburu bat dute: Chernobilgo zentral nuklearrean (Ukraina) 1986an izandako istripuagatik kaltetuak izan diren adingabeen osasuna hobetzen laguntzea.

Elkartea 1997ko urriaren 18an sortu zen Arrasaten, baina gaur egun, egoitza Donostian dago. Hasieratik, aldi baterako zaintza-programa, Ivankiv barrutiko Garapen Zentroarekin (Doviria) lankidetza estuan gauzatzen da. Komunitatearen Garapenerako Zentroak, Ivankiv barrutiko (Ukraina) biztanleen bizi-kalitatea hobetzea du helburu.

Urtero, elkarteak gehienez 7 eta 17 urte bitarteko 50 adingabe ekartzen ditu batez ere Gipuzkoara. Elkartearen zeregin guztiak bazkide diren familiek egiten dituzte, borondatez.

Mikrodokumentala

Mikrodokumentala

Bizipozak Chernobilen lagunentzat ekoitzitako mikrodokumentala:
Testigantzak

Testigantzak

Harrera-planean parte hartu duten Gipuzkoako familien testigantzak ezagutu.

Enpatia lantzeko eta errealitate desberdiñak ulertzeko ariketa bat da. Ikasten eta egokitzen joan gara aldi berean. Batzuetan ahalegin bat da, baina oso pozgarria. Sortzen den lotura edo harremana berezia da, eta hizkuntzak berehala uzten dio arazo izateari.

Marianne
Elkarteko bazkidea.

Anaia berria banu bezala sentitu naiz. Oso ondo pasatu dut berarekin uda honetan, nahiz eta batzuetan haserretu ere egiten ginen. Etxera itzultzeko irrikitan gaude.

Aner eta Nahia
Familia bateko seme-alabak.

Lehenik, nire semea eta haren bikotekidea izan ziren Mackimekin; gero, senarra eta biok animatu ginen, jubilatu berriak, nire alabaren laguntzarekin Yanarekin. Bizitasunez betetzen gaitu hemen nola gozatzen duen ikusteak, eta asebetetze sentimendua erabatekoa da pilak kargatuta familiarekin itzultzen denean. Urtean zehar, harekiko komunikazioa etengabea da.Oso esperientzia aberasgarria da, bai guretzat, bai Yanarentzat. Harrerak “lotu” egiten du!

Rosa, Txomin eta Dorleta.
Elkarteko bazkideak.
Kontaktua

Kontaktua

Informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan gurekin, webgune honetako kontaktua atalaren bitartez edo honako hauen bidez:


Helbidea

Txara 1 - Gizagune, Paseo Zarategi 100, 20015 Donostia - San Sebastián

Posta helbidea

info@chernobilenlagunak.org

Telefono zenbakia

689 58 62 77

IFZ
Elkartearen Erregistro Zenbakia
Laguntzaileak

Laguntzaileak

Elkartearen jarduera, bazkide diren familien ekarpen ekonomikoen (kuotak eta txartelen salmenta), diru-laguntza publikoen eta enpresa pribatuen laguntzen bidez finantzatzen da.

Zuk ere lagundu dezakezu dohaintza bat eginez.

Kontu korrentea: ES36 2095 5029 14 1062229843